Gaur, lan batean biografia modu egokian nola egin behar den landu dugu.Lan batean pertsonai bat esan duenakoari erreferentzia egin nahi badiogu hurrengo pausuak jarraitu beharko ditugu:
1. Autorearen abizena: Bayón.
2. Parentesien artean, urtea eta liburuko zein orrialdean agertzen den: (2014,22)
3. Azkenik, gakotzoen artean esandako idatziko dugu: "......"
Bayón (2014, 22) esan zuen bezala "......"
Ondoren, gure bibliografiara joko dugu eta bertan, liburuari buruzko informazio guztia osatuko dugu.
Horretarako irizpide batzuk jarraitu behar ditugu, beti berdinak izan behar direnak.
Liburu bat izanez gero:
BAYÓN, M. (2014a): "Haizearen sua". Bilbo: ELKAR.
Aldizkari bat izanez gero:
BAYÓN, M. (2014b): "Ipuin baten aplikapen didaktikoa". Hik hasi, 140, 60-63
Web-gunea edo blog bat izanez gero:
BAYÓN, M. (2014): Txokozuria, http://txokozuria.blogspot.com. 2014-11-20an.
Informazio gehiago edota kezkak argitzeko, Modulu Lanerako Gidan, bibliografia egiteko irizpideak aztertu ditugu
Ondoren, Zaindegitik dokumentu bat deskargatu dugu "Idazlan bat idazterakoan kontuan hartzekoak". Bertan aztertu ditugu lanak egiteko oso erabilgarriak izan ahal diren herramintak.
Adibidez, markadoreak nola egitea, koskak, nola lerrokatu, etab.
Oso interesgarria izan da gaurko klasea, lanak egiterako orduan, landutakoa oso erabilgarria izan delako. Adibidez, modulu lana egiterako orduan, bibliografia modu egokian egiteko ezagutzak eskuratu ditut.
Bestalde, idazlan bat iodazterakoan kontuan izan beharreko gauza berriak ikasi ditugu, esan bezala. Hau baita ere, erabili ahalko dut modulu lanean eta egin beharreko beste lanetan.
Honekin, gaurko klasea amaitutzat emanten dugu.
LASTER ARTE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina