Aste honetan, beti bezala, klase magistraletan egondako aurkezpenekin hasiko dugu sarrera berri hau.
Bi talde egin zituzten haien aurkezpenak interneteko arrisku eta segurtasunei buruz hitz egiten.
Bestalde, praktiketan, lehenengo klasea hasteko, Power Point-etan bideoak, argazkiak, soinuak, etab. sartzeko zein formatuan sartu behar diren aztertu ditugu.
Ondoren , hezkuntza softwarrei buruz lan egin dugu, hezkuntzarako espreski eginda daudenak. Hauen artean, Clic softwarra (Java plataforma erabiltzen duena, JClic) eta educaplay
JClic bidez, hezkuntzaren inguruko hainbat ariketa egin ahal ditugu ordenagailuaren bidez. Horretarako, edozein irakasgai, maila, etab. aukera dezakegu.
Educaplay, oso antzekoa da. Honen bidez, ariketak gu geuk sortu genituen. Nire kasuan, hitz-zopa sortu nuen, 6 urteko (1. mailako) ikasleei zuzendutakoa:
Bigarren klase praktikoan, hasteko, eskola2.0 webguneko baliabide atala aztertu genuen. Bertan, hainbat programa eta softwarrak aurkitu genituen hezkuntzan erabiltzeko; ariketak, aurkezpenak, komikiak, etab. egiteko oso aproposak direnak. Besteak beste, JClic, Cuadernia, Prezi, Comiqs, etab.
Ondoren, komikiak egiteko webguneak landu ditugu, Pixtoan and Go Animate. Nik Pixton bidez, komiki bat egin dut:
Honelako webguneak, klaseetan erbiltzeko oso erabilgarriak direlakoan nago, batez ere ikasleak txikiak direnean eta arazoak dituztenean, marrazteko edo espazioaren antolaketa egoki bat egiteko paper batean. Gainera, idazketa eta sormena lantzen da modu errazean.
Klasea amaitzeko, bideo bat ikusi dugu non ikasle eta irakasle bat agertzen diren gaur egungo eskola errealitatean kokatuta. Ikasleak, interneta eta ordenagailuak baino ez ditu erabiltzen bere ingurune pertsonala sortuz eta lanak hodeiara igotzen. Irakaslea, hauetariko hainbat gauza ez ditu ezagutzen eta laguntza eskatzen dio ikasleari. Hortaz, hausnarketa bezala, esan geneza, irakasleen eta ikasleen rolak guztiz aldatu direla.