2014-12-18

Txoko zuriaren QRa


Zer da QRa?

QR kodea (Quick Response) bi dimentsioko puntu-matrize batean informazioa gordetzeko sistema batda. Barra-kodeen antzekoa da, baina askoz ere informazio gehiago gordetzen du ezker-eskuin eta goitik behera.

QR kodeek hiru karratu dituzte izkinetan, irakurleari kodearen posizioa antzematea ahalbidetzeko.
Teknologia horren arrakastaren arrazoia bere estandar irekia eta sakelako telefonoei lotutako erabilera
dira; sakelako telefonoek irakurgailu gisa funtziona dezakete. Askotariko informazioa bil dezakete: testu sinpletik hasita, bisita-txartel elektroniko eta web-orrietarako loturetaraino.

Nire QRa

Gaur nire blogaren, zehazki txoko zuriaren QRa sortu dut ikus dezakezuen bezala eskuineko zutabean. Hau irakurtzeko QR Code Reader aplikazioa jaitzi behar dugu geuren mugikorrean. Aplikazio hau QRa irakurri eta bertan atxikitutako webgunera eramango gaitu, kasu honetan blog honetara:

QR Code

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina