Aste honetan, berriz nago hemen,
Klase magistralean, aurkezpen bat izan dugu, gure ikaskideak egindakoa; hain zuzen ere, “5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen” izan zen egokitu zaien gaia. Guk sortutako talde bakoitza gai desberdin bat daukagu eta baita hori klase osoaren aurrean aurkezteko data zehatz bat.
Esan dutenari buruzko komentarioren bat egin behar banu, nire ustez, txikiegiak direla izango litzateke teknologia berriekin gehiegi ibiltzeko. Ondo dirudit txikitatik kontaktua izatea teknologia berriekin, baina urte hauekin nire ustez garrantziagoa da beste arloetan sakontzea eta umeei etapa honetan eskuekin gauzak manipulatzea eta ez egotea gehiegi pantaila baten aurrean.
Praktiketan, RSS edo feeds-ekin lotura duen gaiak lantzen ibili ginen. Zuk nahi duzun edo gustuko duzun orrialdeetara joateko aukera paregabea da. Nire kasuan, nire klasekide baten bloga jarri dut.
Horrez gain, Gimp portable gure ordenagailuan edukitzeko zer nolako pausuak jarraitu behar ditugun ikasi genuen. Baliagarria izan dakiguke grafikoak edota argazkiak manipulatzeko. Programa honekin hiru saiakera egin genituen.
1. Argazkia moztu. (herramientas, herramientas de transformación, recortar eta gero nahi den neurrik aukeratu eta gorde)
2. Handiagotu edo txikiagotu (imagen, escalar imagen, aukeratu nahi den tamaina eta gorde.
3. Pisua kendu edo konprimitu. (Daukadan irudia gordetzean, guardar como, berriro ere “guardar” eman eta agertzen den koadroan jaitsi kalitatea).
Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak eta irudiak editatzeko webgunea dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina